Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientziak

Oihartzun nabarmena "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak, igandean

EITB MEDIA

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Iruraiz-Gauna herriari egindako bisitak urteko bigarren audientzia-zatirik altuena lortu zuen: % 6,4ko kuota eta euskaldunen artean, % 11,6.

  • Mikel Pagadi Iruraiz-Gaunan

    Mikel Pagadi Iruraiz-Gaunan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Igandean "Herri Txiki, Infernu Handi"k Iruraiz-Gauna herria bisitatu zuen bertako bizilagunen eskutik. Audientziaren aldetik, harrera bikaina izan zuen Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatutako saioak, urteko bigarren audientzia-zatirik altuena lortu baitzuen: % 6,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen artean, % 11,6ko kuota

Halaber, 118 000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Berebat, igande gauero ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai dugun programak, hazkunde nabarmena erakutsi du. Ekainean lortutako datuak adibidez, denboraldiarekin alderatuta, % 24,5eko hazkundea izan du.

Hurrengo igandean, uztailak lau, denboraldiko azken atala eskainiko da. Altza herria eta bertako biztanleak hartuko ditu saioak protagonista. 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.