Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:30ean

Altzan izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EITB MEDIA

Denboraldiko azken saioa izango da gaurkoa.

0:33
Mikel Pagadi y Zuhaitz Gurrutxaga

Altza auzora joko dute gaur gauean Zuhaitzek eta Pagadik, bertako hainbat biztanleren eskutik auzoa eta bertako jendea ezagutzeko asmoz.

Altzara iritsi eta berehala, Eneko Razkin eta Potto txakurrarekin egingo du topo Pagadik. Bertsozale amorratua da Eneko, eta harro kontatzen du Txirrita handia Hernanitik Altzara etorri zela bizitzera. Argazki zaharrak ere erakutsiko dizkio aurkezleari, besteak beste, Altza Donostiarekin anexionatu zen egunekoa eta garai hartako paisaia nolakoa zen erakusten dituzten argazkiak. Hain justu baserri mundukoa da Pagadik ezagutuko duen hurrengo altzatarra: Joxe Mari Arrieta. Dietarekin gora eta behera dabilela kontatuko dio, eta bere etxeari 'Ipotxen baserria' esaten diotela; izan ere, zazpi ipotxen figurak eta hainbat animalia ditu etxea inguratzen duen hesian jarrita. Bestalde, inauteria zale handia denez mozorro lehiaketetan irabazitako saiak erakutsiko dizkio Pagadiri. Ondoren, Manuel Arrietarekin bilduko da, urte luzez Baneston ibilitakoa eta Indurainen masajista izandakoa. Eguna borobiltzeko, Iñaki Aginaga ezagutuko du, bere etxearen historia berezia kontatuko dio: Artzaka baserriak Madril hiriko armarri berdina du -'hartza eta gurbitza' -.

Pagadi Altzako bizilagun batekin

Pagadi Altzako bizilagun batekin

Zuhaitz Gurrutxagak ere baserri giroan hasiko du eguna, Irasune Goian. Hantxe, atarian eserita, Asentxio Sarriegi topatuko du. Soldaduska garaiko abenturak eta Extremaduratik Altzara lan bila etorri ziren garaiko kontuak kontatuko dizkio Zuhaitzi. Bolatokian, Antton Goenaga ezagutuko du, 87 urte ditu, bolotan aritzeko sekulako sasoia oraindik. Ez da bere abilezia bakarra, ordea. Soldaduskan eskiatzaileen taldean hartu zuten, eta oraindik ere oso ondo gogoratzen du eski gainean biratzeko teknika. Hirugarrenik, Jesus Egido ezagutuko du Zuhaitzek, orain dela 50 urte Extremadurako Acebo herritik etorritako familietako bateko semea. Berekin 'mojeteoa' probatuko du, garai batean Caceresko nekazariek hamaiketako gisa jaten zuten entsalada. Haurtzaroko oroitzapenez eta bere familiaz arituko dira solasean. Bukatzeko, 'Altzako alkate' esaten dioten Ibon ezagutuko du Elgoibarko aurkezleak. Altzaren herri izaeraren defendatzaile sutsua da; beste goitizen berezi bat ere badu: 'Ikutu'. Izenorde horren atzean dagoen historia bitxiaren berri ere emango dio.

"Herri Txiki, Infernu Handi: Altza", gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.