Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Bertsoak, igande arratsaldeetan, Euskal Telebistan

EiTB

Bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmina pizten duten edukiak eskainiko dira. Gaur, esaterako, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren laburpena eskainiko da.

  • 2017ko Bertsolari Txapelketako finaleko irudia

    2017ko Bertsolari Txapelketako finaleko irudia. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Joan zen igandean amaitu zen "Hitzetik Hortzera"ren aurtengo denboraldia. Datozen lau igandeetan, ordea, Euskal Telebistako plazan kantuan jarraituko du bertsoak ordutegi berari eutsiz, 15:00ak. Aste honetan, 2017ko Txapelketa Nagusiko laburpena eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

Hurrengo hiru asteetan ere, bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmin handia pizten duten edukiak eskainiko dira. Astero-astero joango gara horiek iragartzen.

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera honetan, Euskal Telebistak eta Bertsozale Elkarteak telebistako bertso plazari eusteko proposamena ondu dute, etxean dauden bertsozaleei igandero bertso gozagarria eskaintze aldera.