Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

1986ko txapelketari buruzko programa berezia, igandean

EiTB

Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak gogoratuko dituzte.

  • Sebastian Lizaso 1986ko finalean kantuan, txapela jantzi ondoren, Donostiako Velodromoan

    Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela 1986an. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaur egungo formatuaren lehen edizioa izan zen 1986koa. Lehen aldiz 6.000 lagunetik gora elkartu zituen finalean, Donostiako Belodromoan. Geroztik, beste lau final jokatu ziren han, 2005ean BECera mugitu zen arte. Txapelketa Nagusiaren historian mugarria izan zen 1986koa, eta orduko bertso hautaketa eta testigantzak ekarriko dituzte igande honetan ETB1era eta eitb.eus-era 15:00etatik aurrera.

Udaberrian jokatu zen txapelketa hartako azken fasea eta Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik. Lizasoz gain, finalean izan ziren Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Iñaki Murua eta Jon Enbeita ere. 

Txapelketa nagusi horren helburu eta antolakuntza prozesuak ireki zion atea Bertsozale Elkartearen sorrerari. Guztira, 91 bertsolarik hartu zuten parte herrialdeetako txapelketa eta kanporaketetan, eta Txapelketa Nagusian 40 bertsolari aritu ziren lehian. Gainera, XX. mendean lehenengo aldiz emakume batek Txapelketa Nagusi batean parte hartzea ekarri zuen 1986koak: Kristina Mardarasek.