Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Arrain-saltzaileen ahozko tradizioaz arituko da gaur "Hitzetik Hortzera"

EiTB

Horrez gain, azken sardina-saltzailea ezagutuko dute Xabi Payaren eta Carlos Glariaren azalpenez lagunduta, Begoña Martinez Agirre.

0:27
Maialen Lujanbio

Eider Perezek gidatuta, arrain-saltzaileen ahozko tradizioaz arituko da "Hitzetik Hortzera" gaur, irailak 27. Izan ere, duela 90 urte, 1930. urtean, ekimen oso berezia antolatu zuten Bilboko Plaza Berrian: arrain-saltzaileen inprobisazio lehiaketa. Donostian egin zuten lehenengo, Trinitate plazan, eta, ideia gustatuta, jaien egitarauan sartu zuten ondoren bilbotarrek. Arrain-saltzaile guztiak emakumezkoak ziren, eta saltzeko gaitasuna eta inprobisaziorako eta erantzuteko azkartasuna baloratzen zitzaizkien lehiaketa haietan. 

Xabi Payarekin izango da Eider lehiaketa haietaz gehiago jakiteko. Bertsolaritza ez bada soilik txapelketa, arrain-saltzaileen tradizioa ere ezin izango da mugatu lehiaketa bakar batera. Hala, Begoña Martinez Agirrerekin izango dira, Santurtziko azken sardina-saltzailearekin. Horrek eta Carlos Glaria herriko historialariak sardina-saltzaileen eguneroko bizimodua eta ahozkotasuna nolakoa zen azalduko dute

Bertsoaldi kuttuna atalean, Berrizko bertso-eskolako kideekin elkartuko da Eider. Bertsoaldi kuttunaz galdetuta, 2019ra eramango gaituzte. Zein ote?

Bukatzeko, Atarrabiako eta Donostiako saioetan izandako aleak izango dira ikusgai.

"Hitzetik Hortzera" gaur izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.