Hitzetik hortzera
21:00etan
Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, gaur, "Hitzetik Hortzera"n
EiTB
Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Ospitalek Irunen, eta hartaz gozatzeko aukera izango da larunbateko saioan.
Gaur, "Hitzetik Hortzera" saioan Thomas Ospital musikari inprobisatzailea izango da gonbidatu nagusia.
Inprobisazioa ez da soilik hitzez egiten den jarduna. Musikari inprobisatzaile bat ezagutuko dugu aste honetako "Hitzetik Hortzera"n: Thomas Ospital organo jotzailea. Ospital ez da partitura zalea. Teklatua bere behatzen jarraipena baino ez da beretzat, gorputzeko atal bat gehiago. Aiherrakoa da jaiotzez, eta ume-umetatik liluratu izan du organoaren soinuak.
Munduan zehar eskaintzen dituen kontzertuen artean, Euskal Herrira itzultzea egokitu zaio: Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldi berezia eskaini du Irungo Junkal Elizan, eta hantxe izan da Eider Perezek aurkeztutako saioa.
Irun, Lazkao eta Lizarra, bertsotan
Eider Valentin bertsozale zarauztarrak ekarriko du larunbateko saioko bertsoaldi kutuna, eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lan bat gogoraraziko digu.
Aste honetan bertso saioetako hautaketa berezi bat ere ekarriko du saioak pantailara. Batetik, Lizarran ospatu den 2020ko Bardoetako, Nafarroako Taldekako Txapelketako bertsoaldiak entzungo ditugu; bestetik, Irunen Thomas Ospital, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdik osatu zuten saio berezikoak; eta, azkenik, Lazkao Txikiren urteurrenean Lazkaon antolatutako Bertso Band saioko bertsoaldi musikatuak entzungo ditugu.
"Hitzetik Hortzera" saioa gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en, eta eitb.eus-en.