Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Zizurkilgo Plazida eta Pello Mari Otaño bertsolariak, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera"n

EITB Media

Oihana Iguaran eta Maria Altunak Plazida Otañoren inguruan argitaratuko duten liburuaz eta Patxi Bisquert aktoreak Pello Mari Otañoren inguruan eskuartean duen proiektuaz arituko dira.

1:34
Oihana Iguaran

Zizurkilgo Otaño familiak izen handiak eman dizkio bertsolaritzari eta aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioak Plazida Otaño eta Pello Mari Otaño lehengusuak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digu.

Hasteko, Oihana Iguaran bertsolari eta idazleak Plazida, Oihartzunaren plaza liburuaren berri emango du; Maria Altuna ilustratzailearekin batera sortutako lana azaroan publikatuko da. Ondoren, Patxi Bisquert aktoreak Pello Mari Otañori buruz eskuartean duen proiektuaz hitz egingo du. Bertsolariaren inguruko film bat prestatzen ari da: Ombuaren itzala.

"Hitzetik Hortzera"k, gainera, Zumaiena ikastetxeko bertso jaialdian eta aurtengo Kilometroak festaren harira antolatutako Ordiziako kultur jaialdian jasotako bertso bilduma eskainiko du. Bestalde, Nagore Esnaolaren Bertsoaldi Kuttunak 2015eko Nafarroako Txapelketako finalera eramango gaitu.

"Hitzetik Hortzera" gaur izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.