Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Nerea Urbizuren eta Julio Sotoren elkarlana, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Doinu berriak plazaratzeko prozesuaz arituko dira musikaria eta bertsolaria Eider Pérez aurkezlearekin batera.

  • Soto, Urbizu eta Pérez solasaldian. Argazkia: Bertsolari elkartea

    Soto, Urbizu eta Pérez solasaldian. Argazkia: Bertsolari elkartea

Aste honetako "Hitzetik Hortzera" programan doinu baten sorrera prozesuaz arituko dira Nerea Urbizu musikariarekin eta Julio Soto bertsolariarekin batera. Plazarako doinu baten konposizioa nola sortzen den azalduko dute.

Nerea ibilbide luzeko musikaria da; Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat da, eta aurtengo Korrikaren kantaren egilea ere bada, besteak beste. Ibilbide horretan doinu bat baino gehiago sortu dizkio Julio Soto bertsolariari.

Hendaiako eta Donostiako saioak

Joan den asteburuan izandako bi saioetako bertsoaldiak ere eskainiko dituzte. Alde batetik,  larunbatean Ipar Euskal Herriko Harrera Taldearen aldeko bertso saioa izan zen Hendaian, eta bestetik, igandean, Mikel Laboa Sariko irabazleekin osatutako jaialdia Donostiako Dokan.

"Hitzetik Hortzera", gaur ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena