Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Bertsoaren olatua Barakaldotik Iruñera, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Denboraldiko azken saioa izanik, datorren udazkenera begira jarriko dira. Izan ere, aurten jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta finala lekuz aldatuko da 12 urteren ondoren: Barakaldotik Iruñera. BECen jokatutako lau finaletako antologia txiki bat ere eskainiko dute.

1:48
Ander Perez eta Saray Robles Nafarroako Bertsozale elkarteko kideak

Asteburu honetako "Hitzetik Hortzera" saioan udazkenean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko dira. Izan ere, udaberriarekin batera iritsi da 2021-2022 ikasturteko "Hitzetik Hortzera" denboraldiaren azken programa, eta azkena beti da berezia.

Denboraldiak eman duenari begira jarri beharrean, datorrenari begira jarriko dira, zehazki aurten jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiri. Berezitasun nabarmen batekin dator aurtengoa, gainera: finala Barakaldotik Iruñera igaroko da.

Nafarroako bertso ekosisteman aldaketa honek izango duen eraginari buruz hitz egiteko, Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perezekin eta Iruñerriko bertsolaria eta bertsozalea den Sarai Roblesekin elkartu dira, non eta abenduan milaka bertsozalez beteko den Nafarroa Arenan bertan. Aro berri honi buruzko lehen zertzeladak jakiteko aukera paregabea izango da larunbatekoa.

BECeko antologia eta Izpurako Bertso Eguna

Lau final jokatu dira Barakaldoko BECen, eta larunbateko programan haietako bertsoaldi antologia txiki bat eskainiko dute. Gainera, Izpuran egin berri den Bertso Eguneko bertsoaldi gogoangarrienekin gozatzeko aukera izango da. Aimar Karrikak gidatuta, kantuan aritu dira Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Sustrai Colina.

"Hitzetik Hortzera" 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.