Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

22:30ean

Izeta eta Nakor gonbidatu, gaurko 'Izan Invictus' saioan

EiTB

'El Conquistador' saioko irabazle izandakoak reality saio honetako lehiakideekin batera arituko dira ETB1en eta eitb.eus-en 22:30ean.

0:21

Gaurko 'Izan Invictus' saioko desafioan, 'El Conquistador' lehiaketako irabazle izandako Nakorrek eta Izetak hartuko dute parte. ETB1en eta eitb.eus-en 22:30ean hasita, abentura-saioko lehiakideekin batera, probak gainditzen ikusi ahal izango ditugu biak.

Bi konkistatzaileen laguntza oso garrantzitsua izango da. Jokoa hil edo bizikoa da urdinentzat, azken hiru probak galdu dituztelako.

Beste behin ere, Larrea izango da gorrien gidari. Urdinena, berriz, Gorrotxa izango da. Ardura handia izango dute biek, eta arreta handiz entzun beharko dituzte probaren azalpenak.

Gorriek aurretik ez dute esperientzia ona izan Larrearen ardura faltarengatik, eta ez dirudi Gorrotxak ere arretatsu egoteko pazientzia handia duenik.

Desafio zirraragarria jokatuko dute Hernanin, Urumea ibaian.