Iparraldearen Orena
19:50ean
"Iparraldearen Orena", berriz ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Astelehenetik ostiralera 19:50ean eskainiko da, eta igande goizetan 08:30ean berrien bilduma eskainiko da.
-
Itxaro Bordarekin mintzatuko da Frank Dolosor. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
"Iparraldearen Orena" Ipar Euskal Herriari buruzko saioa ETB1era eta eitb.eus-era itzuli da. Astelehenetik ostiralera 19:50ean eskainiko da eta igande goizetan, 08:30ean, berrien bilduma izango da ikusgai.
Aktualitateaz gain, beti bezala erreportajeak landuko dituzte Franck Dolosor, Nerea Olaso, Aitor Zabaleta eta Jaione Ayestaran kazetariek.
"Iparraldearen Orena"ren azken atala martxoaren 16an eskaini zuten, osasun krisiak antolakuntza berria eskatu baitzuen EiTBk Baionan duen egoitzan ere.
Euskal Telebistak 1993tik eskaintzen duen saioak gonbidatu bereziei emanen die hitza, eta itzuleran Covid19 eritasunaren krisia nola bizi duten azalduko dute Itxaro Borda idazleak, Maddalen Arzallus bertsolariak, Bixintxo Bilbao pilotariak, Xabi Xabaño medikuak eta Xexili Foix kazetariak.
Gaitzaz gain, beste gaia batzuk ere landuko dituzte, besteak beste, lanean segitu nahi duten euskal idazle, kantari eta dantzariei hitza emanez.