Publizitatea
Itxi

2020/09/07

21:00

Iparraldearen orena

Denboraldi berria

Itzuli da "Iparraldearen Orena" saioa ETB1era

EiTB

Gainera, Jean René Etchegaray Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteak ere hainbat elkarrizketa eskainiko dizkio saioari.

  • Franck Dolosor, Nerea Olaso eta Jaione Ayestaran.

    Franck Dolosor, Nerea Olaso eta Jaione Ayestaran. Irudia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Udako oporren ostean, itzuli da "Iparraldearen Orena", Ipar Euskal Herriari buruzko saioa. Astelehenetik ostiralera, 19:50ean izango da ikusgai, eta igande goizetan, 08:30ean, ETB1en.

Gaurkotasuneko gaiak aztertzeaz gain, erreportajeak landuko dituzte Franck Dolosor, Nerea Olaso, eta Aitor Zabaleta kazetariek.

1993tik ETBk eskaintzen duen saio honetan, COVID-19ak sortutako izurritearen eragina maiz aztertuko dute, baina beste gai batzuei ere toki zabala eginez, elkarrizketak, ekonomia, mota guztietako gizarte gaiak, kultura, kirola eta ibilaldiak baliatuz. Musikak tarte berezia izango du, eta abeslari edo musika talde baten parte-hartzearekin bukatuko da "Iparraldearen Orena" egunero. 

Saioaren itzulerako lehen ataletan, besteak beste, hauek izango dira: Thierry Malandin, koreografoa eta Miarritzeko Maitaldia jaialdiaren zuzendaria; Peio Jorajuria, Seaska federazioaren presidentea, eta Sabine Cazenave, Baionako Euskal Museoaren zuzendari berria.

Horrez gain, Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren presidenteak ere elkarrizketa zabala eskainiko du Ipar Euskal Herriari buruzko saioan.

"Iparraldearen Orena" 19:50ean izango da ikusgai astelehenetik ostiralera, eta 08:30ean, igandeetan, ETB1en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;