Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Carrot cake (Sweet Roma)
Carrot cake (Sweet Roma)
Osagaiak
  • Azenario zurituak, 320 g
  • Sagar zurituak, 50 g
  • Okaranpasak, 50 g
  • Intxaurrak, 50 g
  • Olioa, 280 g
  • Azukrea, 200 g
  • 3 arrautza
  • Irina, 350 g
  • Kanela, 2 koilarakada txiki
  • Bikarbonatoa, 2 koilarakada txiki
  • Gazta, 120 g
  • Gurina, 60 g
  • Azkukre hautsa, 300 g
Prestaketa

Lehenengo azenarioak eta sagarrak garbitu, zuritu eta txikitu. Okaranpasak eta intxaurrak ere txikitu. Geroko gorde. 

Irabiagailuan olioa eta azukrea prestatu. Biak ondo nahastuta daudenean, arrautzak gehitu. 

Beste katilu garbi batean irina bahetu eta nahasketa lehor honi kanela eta bikarbonatoa gehitu. 

Irabiagailuaren nahasketari irina gehitu eta dena ondo nahastuta dagoenean, azenarioa, sagarra, okaranpasak eta intxaurrak bertara bota. 

Nahasketa molde batera bota eta labera sartu. Gure kasuan 170 ºC-tan 30 minutuz, gutxi gorabehera. 

Frostinga egiteko, irabiagailuan gazta, gurina eta azukre hautsa nahastu, abiadura altuan 5 bat minutuz. 

Bizkotxoa hozten denean, frostinga gainetik jarri, apaintzeko.