Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:15ean

Zumaian izango da 'Karabana' saioa gaur gauean

EiTB

Maddalen Arzallusek, Egoitz Maiak eta Iñaxio Tolosak hartuko dute parte, besteak beste.

  • Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez

    Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalezen 'Karabana' Zumaiara iritsiko da. Bertan, Maddalen Arzallus kazetari eta bertsolaria, eta Ane eta Uxoa Zumaiako arraunlariak kozinatzen jarriko dituzte. Halaber, 'On Gurmet' dendako Egoitz Maia, Iñaxio Tolosa artista eta musikaria eta Mila Bakedano dantzaria elkarrizketatuko dituzte. Zumaia eta sukaldaritzarekin zerikusia duten hainbat erreportaje eta Izorne Luengo kolaboratzailearen parte hartzeak osatuko dute saioa.

'Karabana' 21:15ean dago ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.