Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:15ean

'Karabana' saioak Zornotzan jarraituko du gaur gauean

EiTB

Jai giroan arituko dira Zigor eta Itxaso bertako hainbat gonbidaturekin kozinatzen eta solasean.

  • Zigor eta Itxaso 'Karabana'n

    Zigor eta Itxaso 'Karabana'n. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Karabana' saioa Zornotzan egongo da. Jai giroan arituko dira kozinan eta solasean Zigor eta Itxaso hainbat gonbidaturekin.

Hasteko, Maddi eta Lexuri eta Sara eta Miren bikoteak jaki gozoak prestatzen jarriko dituzte. Halaber, Julen Baz sukaldaria, Miren Larrea ipuin kontalaria, Jon Barrenetxea ekoizle eta txalapartaria, Ayarza gozotegiko Mikel, Gorka eta Jon, eta muturreko kirola egiten duten Jon Apeztegia eta Pello Amantegi elkarrizketatuko dituzte.

'Karabana' 21:15ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.