Karabana
21:15ean
Paul Urkijo zinema-zuzendariarekin Gasteizen, gaurko 'Karabana'n
EITB
Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldariek hainbat gonbidatu izango dituzte saioan.
-
Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldariak. Irudia: EiTB
Gaur gaueko 'Karabana' saioan, Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez sukaldariak Gasteizen izango dira hainbat gonbidaturekin. Horietako batek, Paul Urkijo zinemagileak, Errementari pelikularen zuzendariak, esku artean duen lan berriaz hitz egingo du. Horrez gain, Antxeta Knörr gozogilea, Ruben Castillejo sukaldaria eta Eneko Espino eta Iñaki Palacios musikariak izango dira saioan.
Halaber, bi bikote izango dituzte sukaldean: Gorkak eta Nestorrek patatak saltsa berdean almeja eta arrautzarekin prestatuko dituzte, eta Lurdesek eta Manolok, ordea, pistoa arabar erara eta odoloste pastela egingo dituzte.
'Karabana' astelehen honetan izango da ikusgai, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.