Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:00etan

'Karabana' Bilbon izango da gaur, Itsasne Núñez txupinerarekin

EITB

Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez Bilboko Aste Nagusiko giroan murgilduko dira.

  • Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez, 'Karabana' saioan

    Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioan. Irudia: EiTB

Gaur arratsaldean, 'Karabana' saioa Bilboko Aste Nagusiko giroan murgilduko da, eta, besteak beste, Itsasne Núñez Aste Nagusiko txupinerarekin eta Uxue Elgorriaga Bilboko Konpartsetako kidearekin izango dira. Bestalde, Mina jatetxeko Jon William Herrera, Goxue dendako Fernando García eta Aritz Zubiaur eta Thate saltxitxa marka ospetsuko Jon Thate izango dituzte gonbidatu.

Sukaldean arituko diren lagunen artean ordea, Iker Villa eta Aritz Mediola eta Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamaria bikoteak izango dituzte.

'Karabana' 21:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.