Itxi

Kulturunea

Kulturunea

Kulturunea

22:30ean

Iñaki Palacios eta Belako, gaur gauean, "Kulturunea"n

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztuko ditu emanaldiak.

0:27
Belako eta Iñaki Palacios

Gaur gauean, "Kulturunea" saioak Iñaki Palacios eta Bere Bandaren kontzertua eta ondoren Belako taldearena eskainiko du ETB1en eta eitb.eus-en, Ilaski Serranok aurkeztuta, 22:30etik aurrera.

Iñaki Palaciosek, bere emanaldietan ohi duenez, txistuaren ikuspegi gaurkotuagoa erakutsiko du. Hurbileko musikariek lagunduko diote, txistulariari kontzertua jantzi eta osatzen.

Gasteizen jaio zen Palacios (1988). Jesús Guridi kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen txistu espezialitatean, eta gitarrako ikasketak, Luis Aranburu Eskolan. Amaitu ondoren, Bartzelonara abiatu zen, soinu ikasketak SAE Instituten (2011) egiteko. 2005ean Euskadiko Txistulari Gazteen Insausti Txobito Txapelketan lehen saria lortu zuen Hernanin. Lurra, ardoa, dantza (2017) eta Harria (2019) diskoak ditu. 2011z geroztik, Basauriko Udal Musika Eskolako ikasketa-burua eta txistu irakaslea da. 

Belako

Belako Cris Lizarraga, Josu Ximun Billelabeitia, Lore Nekane Billelabeitia eta Lander Zalakain dira. Mungiatik datoz, eta Iberiar penintsulatik, merkatu anglosaxoi eta latinoetan nazioarteko proiekzio handiena duen banda gisa aurkezten dira. Nick Cave, Elvis Costello, The XX eta Liam Gallagher bezalako artistekin partekatu dute agertokia. Besteak beste, RNEko Ojo Crítico saria, errebelazio taldearen Rolling Stone saria, penintsulako zuzeneko onenaren Iberian Music Awards saria eta abar irabazi dituzte. 

2020an Plastic drama aurkeztuko dute, Belako Rekordsek autoekoitzitako albuma, eta, agian, taldearen izenbururik handinahiena, gogoetatsuena eta, batez ere, aldarrikatzaileena.