Itxi

Munduko Plazan

Munduko Plazan

Munduko Plazan

22:30ean

Lisboan izango da "Munduko Plazan" saioa gaur gauean

EITB Media

Maialen Velarde zumaiarra, Kidi Nerea López de Segura gasteiztarra, Jesus eta Itsaso Zunzunegi aita-alabak eta Ester Gonzalez-Vara bilbotarra izango ditu bidelagun Leire Palaciosek.

0:33
Leire Palacios, Lisboan

"Munduko Plazan" saioaren gaurko atalean Lisboaren egunerokotasunean eta energian murgilduko da Leire Palacios.  

Hasteko, Maialen Velarde zumaiarrarekin hitzordua egingo du Alfama auzoan. Hiru urte daramatza Lisboan arkitekto bezala lanean. Bere lanaz eta auzoko bizitzari buruz mintzatuko dira, eta musikarekin duen harremanaz ere hitz egingo du. 

Duela 13 urtetik Lisboan bizi den Kidi Nerea López de Segura itzultzaile eta interprete gasteiztarra ezagutuko du ondoren. Hiri erdigunetik eta goiko auzoetatik ibiliko dira paseoan, hizkuntzekiko duen maitasunaz eta portugesek gaztelaniarekiko duten harreman bereziaz arituko dira. 

Jarraian, Lisboatik Figueira da Fozera bidaiatuko du Leirek, bertan bizi diren Jesus eta Itsaso Zunzunegi ezagutzera. Aita-alabak gatza ustiatzen duen enpresa baten jabe dira. 

Amaitzeko, Ester Gonzalez-Vara bilbotarrarekin elkartuko da Leire. Ester ekonomista da eta urtarriletik bizi da Lisboan. Denbora gutxi izan du hizkuntza ikasteko, baina nahikoa izan da hiriaz maitemintzeko. 

"Munduko Plazan" 22:30ean izaten da ikusgai, ostegunetan, ETB1en eta eitb.eus-en.