Itxi

Munduko Plazan

Munduko Plazan

Munduko Plazan

22:30ean

"Munduko Plazan" saioa Polonian izango da gaur gauean

EITB Media

Leire Palaciosek Varsovia, Krokovia eta Plock hiriak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunekin.

0:33
Leire Palacios aurkezlea, Varsovian

Gaur gauean, Leire Palaciosek Poloniara bidaia egingo du eta bertako Varsovia, Krakovia eta Plock hiriak ezagutuko ditu "Munduko Plazan" saioan.

Lehen geltokia Varsoviako alde zaharra eta berria topatzen diren mugarrian izango da. Aitor Arruza deustuarrarekin hirian barrena sartuko da Palacios, unibertsitatea, ondoko parkea, alde zaharra eta Beirut taberna erakutsiko dizkio, besteak beste.

Bestalde, Sara Echeverriarekin Vistula ibaiaren ondoko hondartza urbanoak bisitatuko ditu. Arnasguneak izan ohi dira hiri handietako parke eta ibaia ertzak. Varsoviako Vistula ibaiko ingurunea ez da salbuespen bat.

Bestalde, ikaragarria da Kultur eta Zientziaren eraikina. 33. pisuan elkarrizketatuko du Leire Palaciosek Izarra Berasategi gazte bergararra.

Xango Gonzalez gasteiztarrarekin ordea, Krakoviako auzo judutarra eta hiriaren erdialdeko kale nagusiak ezagutuko ditu. Hango etxebizitzen prezioen inguruan eta gazte poloniarren aisialdiaren gainean solastuko da.

Niko Mindegia eskubaloi jokalari profesionala Poloniako Plock hirian bizi da SpR wisla plock taldean jokatzen duelako. Polonian jokatu aurretik Hungarian, Danimarkan eta Frantzian jokatu du doneztebearrak.

"Munduko Plazan" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.