Itxi

Natura Bizia

Natura Bizia

Natura Bizia

22:30ean

"Natura Bizia" euskal kostaldean barrena, gaur gauean

EITB Media

Alberto Iñurrategik gure kostaldeko ekosistemaren egoera eta bioaniztasuna aztertuko ditu hainbat adituren laguntzarekin.

0:35
Alberto Iñurrategi

Gaur gauean, "Natura Bizia" euskal kostaldeko uretan barrena murgilduko da. Alberto Iñurrategik gure itsas ekosistemaren egoera eta bioaniztasuna aztertuko ditu hainbat adituren laguntzarekin.

Itsasoa munduko bioaniztasun erreserba nagusietako bat da. Lurreko uraren % 97a da eta gure planetaren azaleraren bi heren hartzen ditu. Kostaldeko urak Lurreko uraren hamarren bat baino ez dira, baina itsaso eta ozeanoetako faunaren % 90a bertan bizi da. Gure planetako arrantza-lekurik handiena da eta elikagai ugariz hornitzen ditu animalia eta pertsonak. Kostaldeko ur aberatsek, gainera, habitat mota ugari dituzte, eta itsasoko biodibertsitatearen parte handi bateko jaki-gordailu dira.

Hala ere, azken hamarkadetako arrantza industrial jasangaitzaren eta kutsadura handiaren ondorioz, itsasoko espezie askoren populazioa nabarmen murriztu da. Euskal kostaldeko urak ez dira salbuespena.

Alberto Iñurrategik gure itsas ekosistemaren egoera gertutik aztertzeko aukera izango du hainbat adituren laguntzarekin: Gorka Ocio naturalista eta zetazeoetan aditua (Verballenas); Leire Ruiz biologoa eta AMBAR elkarteko presidentea; Ángel Borja (AZTI) biologian eta itsas eta kostaldeko ingurumen kudeaketan doktorea; Beatriz Martikorena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Life LEMA proiektuaren jasangarritasun alorreko burua; Izaskun Suberbiola, MATER museoko zuzendaria, plastikoen bilketaz arituko dena; Jon Hidalgo ingurumen teknikaria eta azken 10 urteetan euskal kostaldeko ubarroi mottodunak aztertu dituen ikerlaria; eta Jose Maria Gorostiaga, UPV/EHUko botanika irakaslea itsas algetan aditua.

"Natura Bizia" astearte honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.