Oholtzan
22:30ean
'Metamorfosia' kontzertua, gaur gauean, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikarien eskutik
EITB Media
Euskal Herriko eta atzerriko sortzaileen lanekin osatutako errepertorioarekin goi mailako emanaldia eskainiko dute 22:30etik aurrera.
Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal pianojoleak Metamorfosia izeneko emanaldia eskainiko dute Zumarragako Antioko ermitan. Ilaski Serranok aurkeztuta, 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Ibilbide luzea dute Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal pianistak. Sortzaile eta interprete ezagunak izateaz gain, zuzendari lanetan ere badabiltza; Mendizabal Bilboko Udal Txistulari bandan eta Ormazabal, berriz, Euskal Herriko Gazte Orkestran. Txistua eta pianoaren arteko sinbiosia ematea posiblea dela erakusteaz gainera, bi instrumentu hauek, urteak pasa ahala izan duten eboluzioaren islada da ekitaldia. Tradizio eta sormenaren arteko oreka bilatzea dute helburu bi artistek.
Emanaldian beste artistez inguratuta egongo dira. Naroa Intxausti sopranoa izango dute lagun oholtza gainean eta Alain Maya eta Nerea Vesga dantzariek ere parte hartuko dute pieza batzuetan.
Tomas Garbizu, David Ribas, Aita Donosti, Jesus Guridi, José Ignacio Ansorena eta Xabier Leteren doinuak entzungo dira, besteak beste. Tradizio eta folklorea nahasten duen ikuskizun paregabea da Metamorfosia.