Itxi

Piztu Telebista

Piztu Telebista

Piztu Telebista

Programazioa laburrean

Gaurko eduki nabarmenak ETB1en, eta eitb.eus-en

EITB Media

"Biba Zuek!" saioan Ines Osinaga musikaria izango da gonbidatua, "Piztu telebista" kapitulu berria eta 'Soinujolearen semea' filma; guztia ETB1en.

  • Eneko Sagardoy 'Soinujolearen semea' filmaren irudi batean

    Eneko Sagardoy 'Soinujolearen semea' filmaren irudi batean

Biba Zuek! – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Ines Osinaga musikaria izango da saioko gonbidatua eta Itsasoa da bide bakarra proiektuaz hitz egingo du. Bestalde, saioaren lehen zatian dantzak, ipuinak eta musika uztartzen dituen Laminosine ikuskizunaz hitz egingo dute.

Piztu telebista – 22:30ean, ETB1 eta eitb.eus-en

ETBko kamerak Euskal Herriko hainbat etxetan sartuko dira telebistaren aurrean gaudenean nola jokatzen dugun ikertzeko: ze komentario egiten ditugun, ze aurpegi jartzen ditugun, zer dugun gustuko, zer gorroto dugun...

Euskal zinema: Soinujolearen semea – 23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Bernardo Atxagaren liburuan oinarritutako Soinujolearen semea filma emitituko da, Fernando Bernuések zuzenduta dagoena. David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadan, traizioa egiteaz egotzita. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera.