Itxi

sautrela

15:00etatik aurrera

Txomin Peillen gonbidatu, gaur, 'Sautrela' saioan

A.A. | EiTB

Argitaratu berri duen Nina Waita. Apuru baten itzalean liburuaz mintzatuko da Hasier Etxeberriarekin.

2:53

Aste honetako 'Sautrela'n Txomin Peillenen bisita izango dute. Idazle zuberotarrak Nina Waita. Apuru baten itzalean liburua argitaratu du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Ekuadorren girotutako eleberria da, zeinetan kultura kitxuaren aldarrikapena bere egin, eta hiru belaunalditako emakumeen istorioak harilkatu dituen. Peillen berak aditzera ematen duenez, kultura kitxua gerturatzeko eleberria da honakoa.

Erreportajean Jack London idazleak utzitako ondare literarioari erreparatuko diote. Letagin zuri edota Pirataren ibilaldia bezalako eleberriengatik egin zen ezagun idazle estatubatuarra. Hil zela mendeurrena bete da berriki, baina badirudi bere eraginak oraino presente dirauela. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen The Revenant filmak esaterako askori ekarri die gogora Jack Londonen ondarea. Karlos Gorrindo eta Xabier Mendiguren Bereziartuk gerturatuko gaituzte idazle estatubatuarraren obrara.

Juan Luis Zabalak liburu erabat mardula ekarriko du aste honetako saiora, euskaraz sekula idatzi den zabalena: Joan Mari Irigoienen Lur bat haratago. Bertan, XVII. mendeko Nafarroan bizi den familia baten gorabeherak kontatzen dira etxeko seme txikiaren ikuspegitik kontatua.

Hau guztia, ohiko legez, gaur izango dugu ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.