Itxi

sautrela

Literatura

Patxi Larrioni elkarrizketa, 15:00etan, 'Sautrela' saioan

A.E.|EiTB

Erreportajean, suizidioaz eta literaturaren arteko harremanaz arituko dira.

2:18

Aste honetan, opera prima bat izango dute protagonista 'Sautrela' saioan, Patxi Larrionen Feriatzaileak nobela. Urte luzez izan du istorioa buruan Larrionek eta azkenean liburu bilakatzea erdietsi du. 1969an kokatutako kontakizuna da, Urbasa eta Iruñean filmatutako Patton filmaren ingurumarietan. Han ikusiko ditugu Luis eta Martin, feriatzaile onenen gisara egokiera aprobetxatu nahian negozioa egiteko. Zinema eta literatura gurutzatzen diren nobela honetan, irakurlea Urbasako zuhaitz-zabalaldien eta Iruñeako kale-tabernetan barneratuko da. Nobela bizi eta zolia egin baitu Larrionek, eta hari buruz mintzatuko da aste honetako elkarrizketan.

Erreportajeari dagokionez, suizidioa eta literaturaren arteko harremanean jarriko dute arreta. Suizidioa gai literario joria ote da? Zer dela eta ote daude, agidanez, hainbeste idazle suizida?

Azkenik, Juan Luis Zabalak Jokin Muñozen liburu laudatuenetako bat komentatuko du: Bizia lo. 2003an argitaratua, Euskadi Saria lortu zuen eta azken urteotako ipuin-liburu erreferentziazkoenekoa da.

Hau guztia, ohiko legez, gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.


clear="all" />