Itxi

sautrela

15:00etan

Joxe Austin Arrietari elkarrizketa, gaur, 'Sautrela' saioan

A.H. | EITB

Erreportajean antzerki idatziaren harrera eta ezaugarri nagusiak aztertuko dituzte, eta Treblinkara azken trena obra gogoratuko du Jaime Valverdek.

3:18

Joxe Austin Arrieta euskal literaturako idazle erreferentziazkoa da eta larunbat honetan 'Sautrela' saioan izango da gonbidatu. Abuztuaren 15eko bazkalondoa nobelarekin laudorio zaparrada jaso zuen 70. hamarkadaren hondarrean, eta gerora klasiko garaikide bihurtu da liburua. Ondorengo Manu Militari eta Terra Sigilata nobelek ere apustu literario bakana osatu dute. Horretaz gain, poesiagile moduan ere ibilbide sendoa izan du Arrietak. Bide horretako azkeneko harria dugu Estalien gradora poema liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik argitaratu zuena orain hilabete batzuk. Larunbateko solasaldian, bada, liburuari buruz eta bere idazletzari buruz mintzatuko da Arrieta. Beste proiekturik eskuartean duen ere galdetuko dio Beñat Sarasolak, edo, duela gutxiko elkarrizketa batean iradoki zuen gisara, ea honakoa izango den bere azkeneko sormen lana.

Erreportajean, antzerki idatziari buruz jardungo da saioa. 2016garren urtea oparoa izan da, batez ere kalitateari dagokionez, antzerki argitaratuari dagokionean, eta horren harira antzerkia argitaratzeak ze funtzio eta zelako harrera duen galdegingo diegu geure buruei. Xabier Mendigurenek ­—antzerki ugari idatzitako idazlea bera—, eta Ainara GurrutxagakDejabu konpainiako aktore eta antzerkigilea— emango dituzte antzerki argitaratuaren klabeak.

Saioaren bukaeran ere antzerki kontu gehiago izango dituzte. Izan ere, Jaime Valverdek Treblinkara azken trena obra izango du hizpide. Eszenaratze ausarteko obra da, eta antzezlanaren ezaugarri nabarmenenak aletuko ditu gure antzerki kritikariak. Bukatzeko, Baionako Elkar, Garoa, Hitz eta Katakrak liburu dendetako gomendioak izango dituzte orobat.

'Sautrela' larunbat honetan emitituko da, 15:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista