Itxi

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

SOS kantak arriskuan

22:00etan

Baltzategiko Errodrigotxo protagonista duen abestiaren bila, Oñatin, gaur "SOS Kantak Arriskuan" saioan

EITB Media

"Mundu honetan gura dabenak" abestia errekuperatzeko joango dira Oñatira Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba.

0:37
Baltzategiko Errodrigotxoren irudia daraman armarria

Igande honetako "SOS Kantak Arriskuan" saioan, Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba Oñatira abiatuko dira "Mundu honetan gura dabenak" abestia errekuperatzeko asmoarekin. Abestiak Arantzazuren sorreraz hitz egiten du.

Uribarriko Balzategi baserriko Rodrigok, familiako seme gazteenak, Ama Birjinaren tailu txiki bat aurkitu zuen arantza artean ahuntzak zaintzera joan zenean. Han "Arantzan zu?" esan omen zuen, santutegiaren izena sortuz. Urteetara, Rodrigok santutegian lan egiten bukatu zuen. Kondaira eta errealitatea nahasten ditu abestiak, mirariaz eta familiaz hitz eginez. Balzategi baserria zutik dago oraindik, eta han bizi dira Balzategitarren ondorengoak.

Kantuaren ikerketa egiteko, herritarrekin batera, alkatearen eta gaian adituak diren antropologo eta kazetarien laguntza jasoko dute.

"SOS Kantak Arriskuan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.