Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Gaur

Asiako liztorraz erreportajea, 'Teknopolis' saioan

A.E.

EiTB

Europan dauden espezie inbaditzaileei buruzkoa erreportajea izango da ikusgai.

  • Asiako liztorra, aste honetako gai nagusia. Argazkia: EITB

    Asiako liztorra, aste honetako gai nagusia. Argazkia: EITB

Aste honetan, Asiako liztorrak nola hiltzen dituzten erakusten duen erreportajea izango da ikusgai 'Teknopolis' saioan. Horrez gain, Europan dauden espezie inbaditzaileei buruzko erreportajea eskainiko dute.

Halaber, 15 urte tartean, bisoi amerikarrari buruz 2002an egindako bideoa berreskuratuko dute, ikerketa hartan parte hartu zuen ikertzailearen gaur egungo iritziak gehituta.

Ardi-gazta hobetzeko helburuarekin, EHUko Lactiker taldekoak aspalditik elkarlanean ari dira artzainekin. Lanaren berri emango du Oihana Jauregik gidatzen duen saioak.

'Teknopolis' gaur10:30ean dago ikusgai ETB1en eta igandeetan 09:30ean ETB2n.