Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Larrialdietako komunikazioetarako sistema berriaz, 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Nagore Rementeriak gidatuko duen aste honetako saioak, gainera, azaroko argazki-lehiaketaren irabazlea zein den jakinaraziko du.

  • Larrialdietarako komunikazioa

    Larrialdietarako komunikazioa

Euskal Herriko Unibertsitateak gidatzen duen Europa mailako ikerketa batek larrialdietako komunikazioak eta mugikor-sare berriak bateragarri egin ahal izateko sistema sortu du. Sorkuntza berri hori izango dute abiapuntu aste honetako 'Teknopolis' saioan, Nagore Rementeriak aurkeztuta.

Hurrengo erreportajean CIC nanoGUNEra joko dute. Simulazio atomikoetan oinarritutako zerbitzu berri bat dute, eta materialen propietate makroskopikoen muineraino joaten dira, atomoen arteko elkarrekintzaraino, alegia.

Horrez gainera, 3Dko inpresoren funtzionamenduari buruzko argibideak emango ditu 'Teknopolis'ek, eta lanbide heziketako Don Bosco ikastetxean nola erabiltzen duten ikusiko dute.

Amaitzeko, Eguzkiak irentsi ez duen ISON kometari buruzko bideo laburra ere izango dute, eta azaroko argazki-lehiaketaren irabazlea zein den jakinaraziko dute.

'Teknopolis' larunbatean emitituko da 11:30ean ETB1en, eta igandean 09:30ean ETB2n, aste honetan, Nagore Rementeriak aurkeztuta.