Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1 eta ETB2n

Lainoei begiratuz amaituko du denboraldia 'Teknopolis' saioak

A.E.|EiTB

Onintze Salazar ETBko 'Eguraldia' saioko zuzendaria izango dute lagun hodeiez hitz egiteko.

Asteburu honetan 'Teknopolis' saioaren denboraldi honetako azken programa eskainiko da. Lainoei begira jarriko dira hain zuzen ere aste honetan. Lainoek une eta leku jakin bateko atmosferaren egoeraren berri ematen digute. Hainbat eta hainbat mota daude, eta guztiak jasota gelditu dira hodeien atlas berrian. Modu digitalean argitaratu da aurten lehen aldiz atlasa, eta mundu guztian ateratako argazkiez osatuta dago. Hodeiez hitz egiteko Onintze Salazar ETBko 'Eguraldia' saioko zuzendaria izango dute lagun, eta baita hodeiei argazkiak ateratzea afizio duten beste bi lagun ere.

Halaber, Achucarro ikerketa-zentrora bisita egin dute. Izan ere, aste honetan inauguratu dituzte Leioan instalazio berriak, eta ekitaldi dotorea izan zen. Baina 'Teknopolis'ek sakonago ezagutuko du haien lana. Burmuina ikertuz sendatzeko helburua dute, eta puntako teknologia erabiltzen dute horretarako. Noski, tresneria hori leku batetik bestera eraman behar izan dute. Ohiko etxe-aldaketa bat gogorra bada, pentsa zer izan daitekeen milaka euroko mikroskopioak eraman behar izatea.

'Teknopolis' larunbatean ETB1en, 13:00etan, dago ikusgai eta igandean ETB2n, 09:55ean.

55ean.