Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Asteburu honetan

Bisoi europarraren azken aukera, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Bi bisoi europar aske uzteko unea ikusiko dugu.

Asteburu honetan 'Teknopolis' saioan gertaera oso berezi baten lekuko izango dira: bi bisoi europar aske uzteko unea ikusiko dugu. Bisoi europarra desagertzeko arrisku larrian dago, eta itxaropenerako aukera bakarra hazkuntza-programa bateko animaliak askatzea da. Europako Life Lutreola programaren barruan ernai dauden emeak egoera erdi basatian hazten dituzte. Oraingoan, eme bat eta haren kumea askatuko dituzte Leitzaranen.

Eta, animaliekin jarraituz, animalien portaera eta izaera izango dituzte hizpide. Hitz egiten duen loro bat inteligentea dela iruditzen zaigu, adibidez. Baina animaliek inteligentzia dutela esan daiteke? Erantzuna etologian aditu batek emango digu: Maider Perez de Villarrealek.

'Teknopolis' 13:30ean dago ikusgai larunbatean eta igandean 13:25ean, ETB2n.

ETB2n.