Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Nola bihurtu objektu bat ikusezin, asteburuan, 'Teknopolis'en

EiTB

Horrez gain, Markinako harrobian marmola nola lortzen duten erakutsiko du saioak.

Fikzioan dena da posible, baita ikusezina izatea ere. Beste kontu bat da hori fikziotik kanpo lortzea. Baina teorian behintzat ez da ezinezkoa, eta praktikan adibide batzuk egon badaude. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Miguel Beruete ikertzaileak aste honetako 'Teknopolis' saioan azalduko du nola bihurtu objektu bat ikusezin.

Material ikusezin sofistikatuen beste muturrean dago harria, itxuraz, behinik behin. Izan ere, Markinako harrobian izan dira hango marmol preziatua mendiari nola erauzten dioten ikusten. Egiten duten lana uste baino finagoa dela erakutsiko digute.

'Teknopolis' gaur izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Saio biak eitb.eus-en ere eskainiko ditu EiTBk.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista