Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Historiaurrera bidaia egingo du 'Teknopolis'ek, ETB1en, Aralarreko harriak aztertuz
EITB
Gainera, gaur eguneko aurrerapen teknologiko askoren oinarria diren sentsoreak aztertuko dituzte.
-
Aralar. (Argazkia: Txomin Rezola)
Historiaurreko aztarnatan aberatsa da Aralar mendilerroa. 200 kilometro karratuko parke natural honetan, garai bateko artzainek utzitako ondarea harri eta harkaitzetan aurkitzen da: trikuharriak, harrespilak, menhirrak... 80tik gora megalito daude parkean barreiatuta. Horietako batzuk bisitatuko ditu aste honetako 'Teknopolis'ek Josean Mujika UPV/EHUko arkeologoarekin eta egin duten azken aurkikuntza aurkeztuko du: bizileku bat da, duela lau-bost mila urtekoa.
Eta gaur egunera itzulita, aurrerapen teknologiko askoren oinarria ezagutuko du saioak: sentsoreak. Ganadua zaintzen laguntzen dute, uraren kalitatea kontrolatzen dute, negutegietako landareen beharrak ezagutzen dituzte... Txikiak izan arren, edozein alorretara ekartzen duten aurrerapena aitortu behar diegu.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ordu berean, ETB2n.