Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Teknologia

Bardea barrutik, gaur, denboraldiko lehen 'Teknopolis' saioan

EiTB

Nafarroako paraje ikusgarri honen beste aurpegi batzuk erakutsiko dizkigu Iñaki Leturiak.

Nafarroako Bardean hasiko du 'Teknopolis'ek denboraldi berria. Basamortua ote den argitzen saiatuko da Iñaki Leturia saioko gidaria eta, gainera, toki horren beste aurpegi batzuk ere erakutsiko dira. Nola sortu da paisaia berezi hori? Zer landare eta animalia bizi dira han? Geologo baten, botanikari baten eta biologo baten eskutik Bardea barrutik ezagutuko dute.

Eta basamortu bila, bizirik gabeko espazio baten bila, hirira joko bagenu ere ez genuke halakorik aurkituko. Izan ere, hirian dauden eraikin, auto eta hiri-altzarien artean, era askotako bizidunak daude, gizakioz gain, noski. Agerikoak dira batzuk: parkeak eta etorbideak apaintzen dituzten landareak edota bertan dabiltzan animaliak. Beste batzuk ikusteko, ordea, ikuspegia zabaldu egin behar da. Horrela, beste mundu bat deskubrituko digu 'Teknopolis'ek zementu eta asfaltoan.

Elhuyarrek eta ETBk ekoiztutako saioaren 21. denboraldia asteburuan abiatuko da: gaur, 13:30ean, ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Saio biak eitb.eus-en izango dira ikusgai.