Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Oroimenari buruz, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EiTB

Kepa Paz-Alonso Donostiako BCBL zentroko ikertzailearekin mintzatuko dira.

  • 'Teknopolis' saioko irudia

    'Teknopolis' saioko irudia. Argazkia: EiTB

Aste honetako 'Teknopolis' saioak memoria izango du ardatz. Buru ona duzu? Gogoratzen duzu atzo zer jan zenuen? Zenbat telefono zenbaki ezagutzen dituzu? Europako hiriburuen izenak? Oroimena garunaren prozesu oso konplexua da: oroitzapenak aldatzen ditu, ez da garunaren leku bakar batean kokatzen, trebatu egin daiteke…

Oroimenari buruz dakiguna baino askoz gehiago omen da ez dakiguna, eta hori dela eta, Kepa Paz-Alonsorekin hitz egin dute saioan. BCBL zentroko 'Ramón y Cajal' ikertzailea da bera, eta, hain zuzen ere, oroimena ikertzen du, nolakoa den eta nola erabiltzen dugun.

'Teknopolis' saioa larunbatean izango da ikusgai ETB1en eta igandean ETB2n, 13:30ean. eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da emanaldia.