Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Ekonomia zirkularrari buruz, asteon, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Gertuko bi kasu emango dituzte ezagutzera: Oñatiko herriarena eta lanbide heziketako zenbait ikastetxerena.
-
Ekonomia zirkularrari buruz, asteon, 'Teknopolis' saioan.
Trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra terminoak nahiko berriak dira, baina kontzeptuak ez dira oraingoak. Adibidez, esan genezake Oñatin duela mende bat hasi zutela trantsizio energetikoa. Olateko zentral hidroelektrikora egin dute bisita aste honetako 'Teknopolis' saioan. 120 urteko azpiegitura honi esker, Oñati ia burujabea da etxeko kontsumoari dagokionez.
Bestalde, ekonomia zirkularra aitzakia paregabea izan da ikastetxeen arteko harremanak sustatzeko. Lanbide heziketako nekazaritza eskoletan ekoizten dena elikagaien transformazioko zentroetara eta ostalaritza eskoletara eramaten da, erabiltzeko. Sortzen diren hondakin organikoak, nekazaritza eskoletako baratzetara itzultzen dira, konpost moduan. Horrela itxi egiten da zikloa, eta beste bat abiatzen da.
Gertukoa aintzakotzat hartzea da, azken finean, etorkizun hobe baten giltza.
'Teknopolis' saioa 13:30ean dago ikusgai, larunbatean ETB1en eta igandean ETB2n. Streaming bidez ere jarrai daiteke eitb.eus-en.