Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Berde garaia, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

EITB

Alde batetik, poltsako entsaladak nondik datozen aztertuko dute, eta ondoren, hegaztiei argazkiak egiteko estudio berezi bat ezagutuko dute.

  • Berde garaia, 'Teknopolis' saioan.

    Berde garaia, 'Teknopolis' saioan.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan kolore berdea izango da nagusi. Hasteko, hain ohikoak egin zaizkigun poltsako entsaladak nondik datozen ikusiko dugu. Prozesua bi hitzetan deskribatu beharko bagenu, hauek lirateke: garbitasuna eta teknologia.

Bestalde, inguru berde-berde batean murgiltzeko aukera emango digu Aitor Montesek. Naturazale amorratu honek hegaztiei argazkiak ateratzeko estudio berezi bat dauka landazabalean. Isil-isilik inguruko animaliak zelatatuko dituzte.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu daiteke.