Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Energia beharrak asetzeko bideak, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Aste honetako saioa munduko bigarren dorre eoliko altuenera igoko da.

  • Energia beharrak asetzeko bideak, aste honetan, 'Teknopolis'en.

    Energia beharrak asetzeko bideak, aste honetan, 'Teknopolis'en.

Aste honetako 'Teknopolis' saioan, munduko bigarren dorre eoliko altuenera igoko dira. Errentagarri izateko beharrak bultzatuta, dorre eolikoek gero eta altuagoak behar dute izan. Abiadura handiagoan jotzen duen haizea atzematea da helburua. Baina tamaina horretako dorreak eraikitzeak arazo logistikoak eta teknikoak sortzen ditu. Nafarroako Nabrawind enpresak garraio berezirik eta tamaina handiko garabirik behar ez duen dorre auto-altxagarri baten prototipoa sortu du, eta 160 metro ditu!

Iragarpenen arabera, 2030etik aurrera energia fosilen erabilerak behera egin beharko luke, energia berriztagarriei lekua eginez. Ordura arte, gas naturalaren erabilerak gora egiten jarraituko omen du. Erronka handia da mundu industrializatuan energia-beharrak asetzea, eta berriztagarriak garatu eta hedatu bitartean, gas naturalak lekua egin du orain arte petrolioaren eratorrienak ziren sektoreetan, industrian eta garraioan, adibidez. Horretarako, ezinbestekoak dira garapen berriak.

Amaitzeko, aste honetako Atariko Proba egingo du Maitane Mazmelari. Ingeniari honek diseinu industriala ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta 'Technology acceptance' deritzona ari da ikertzen; hau da, erabiltzaileek teknologia berrien aurrean duten onarpena neurtzen du.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n eta eitb.eus-en, 13:40an.