Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Argia, sutik deskarbonizaziora, "Teknopolis" saioan, asteburuan
EITB Media
Alde batetik, duela milaka urte labar artea egiteko erabiltzen zen argiztapena ikertuko dute; eta bestetik, deskarbonizazioaz solastatuko dira.
-
Kantabriako Unibertsitateko talde bat labar artea nola argiztatzen zuten ikertzen ari da
Artelan bat ulertzeko egilearen lekuan jartzea komeni omen da, eta horixe egingo dute aste honetako "Teknopolis" programan. Duela milaka urteko artisten ikuspuntua ezagutzen saiatuko gara, eta argia abiapuntu ezinbestekoa da. Kantabriako Unibertsitateko talde bat labar artea nola argiztatzen zuten ikertzen ari da, adibidez, Berriatuako Atxurra koban aurkitutako ikatz-pusketatik abiatuta. Teknologia berrien bidez, hango grabatuak egileek bezala ikusi ahal izango ditugu.
Sareko edukiei eskainitako atala suari begira hasiko dute, izan ere, Interneten sutondoen bideoek arrakasta handia dute. Argiarekin zerikusia duten hainbat bitxikeria kontatuko dituzte, eta energia berri eta berriztagarriekin amaituko dute tartea.
Europako Batasunak erdira murriztu nahi ditu berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak 2030erako. Horrek energiaren sektorea deskarbonizatzea eskatuko du, eta, horretarako, ikerketa-lan handia egin beharko da. Horren adibide batzuk BRTA aliantzako teknologia-zentroetan aurkituko ditugu. Izan ere, energia fotovoltaikoaren, lurreko eta itsasoko energia eolikoaren eta energia termoelektrikoaren arloetan sortutako erronkei erantzutea dute helburu bertan.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.