Udak Dakarrena
21:30ean
Andoni Agirregomezkorta eta Iker Vicente, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Donostiatik arituko da aste osoan Julian Iantzi, zuzenean.
-
Andoni Agirregomezkorta aktorea. EiTBren bideobatetik hartutako irudia
Donostiara itzuliko da "Udak Dakarrena" eta bertatik arituko da aste osoan Julian Iantzi, gonbidatu ezberdinak elkarrizketatzen.
Astelehenean, Andoni Agirregomezkorta aktore ezaguna izango du mintzalagun. Hamaika telesail zein pelikulatan arrakasta lortu ostean, egungo eta etorkizuneko planei buruz hitz egingo digu.
Berarekin batera, Iker Vicente aizkolaria egongo da. Urrezko Aizkora birritan irabazi duen kirolariak aurtengo uda nolakoa izaten ari den azalduko du.
Ohi denez, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka Euskal Herriko txokoren batetik arituko dira zuzenean berri ematen.
"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera dugu ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.