Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Jon Plazaola eta Aitziber Garmedia, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Ainhoa Larrañaga aktorea eta Iñaki Errazkin herri kirolaria ere bertan izango dira.

  • Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola "Barre Librea" saioan.

    Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola "Barre Librea" saioan. Argazkia: EiTB.

Donostiara itzuliko da aste honetan Julian Iantzik zuzenean aurkezten duen "Udak Dakarrena" saioa, eta astelehen honetan askotariko gonbidatuak pasako dira bertatik.

Besteak beste, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia izango dira Julianekin. Sona handiko bi aktore hauek uda oholtza gainean nola ari diren bizitzen kontatuko digute eta, horrez gain, laster ETB1en itzuliko den "Barre Librea" saioko denboraldi berriaren nobedadeak azalduko dizkigute.

Hauekin batera, Ainhoa Larrañaga aktorea eta Iñaki Errazkin herri kirolaria ere izango dira saioan.

Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak Euskal Herrian barrena ibiliko dira udako plan eta protagonista nagusien bila.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.