Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Xabi Bandini musikaria, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EiTB

Gainera, Patri Espinar pilotaria, Mikel Bermejo umorista, Oihane Pardo 'Amarenak' proiektuko diseinatzailea eta Iñaki Ubiria Km 0 jatetxe begetarianoko sukaldaria ere izango dira platoan.

  • Xabi Bandini musikaria

    Xabi Bandini musikaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Donostian izango da aste honetan Julian Iantzik zuzenean aurkezten duen "Udak Dakarrena" saioa.

Asteari hasiera emateko, gaur gauean, Xabi Bandini musikaria izango da Julianekin. Kerobia taldean ezagutu genuen, eta azken urte hauetan bakarka dabil; uda nola doakion kontatuko digu eta bere abesti bat zuzenean entzuteko aukera eskainiko digu.

Horrez gain, Patri Espinar pilotaria, Mikel Bermejo umorista, Oihane Pardo Amarenak proiektuko diseinatzailea eta Iñaki Ubiria Km 0 jatetxe begetarianoko sukaldaria ere izango dira platoan. Iñakik, gainera, plater begano goxo bat nola prestatu irakatsiko digu zuzenean.

Egunero bezala, Egoitz Txurruka eta Irati Errandonea berriemaileak gora eta behera ibiliko dira udako plan eta protagonisten bila.

Ez galdu "Udak Dakarrena" saioa, astelehenetik ostegunera, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.