Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Mikel Perez Artola, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Halaber, Garikoitz Iruretagoiena Espainiako Apnea Txapeldunak kirol honi buruzko xehetasunak kontatuko ditu. Donostiatik aurkeztuko du saioa Julian Iantzik.

  • Mikel Perezek "El Conquistador" aurkeztu du Julian Iantzirekin

    Mikel Perezek "El Conquistador" aurkeztu du Julian Iantzirekin. EITB Mediako irudia

Gaur, Mikel Perez Artola "El Conquistador" saioko iazko irabazlea eta aurtengo aurkezleetako bat izango dute bisitan "Udak Dakarrena" saioan. Halaber, Garikoitz Iruretagoiena Espainiako Apnea Txapeldunak kirol honi buruzko xehetasunak kontatuko ditu. Horrez gain, Mahala baserriaren historia eta beraien lan egiteko moduaren berri emango du Jokin Arrospide bertako familiako kideak. Mahala produktuak dastatzeko aukera ere izango da. 

Arantzako aterpetxeko arduraduna den Xabier Zugarramurdirekin Nafarroako herri polit horren sekretuak ezagutu ahal izango ditugu.

Berebat, Iraia Oiartzabal diseinatzaileak bere azkeneko sorkuntzak aurkeztuko dizkigu, eta Sara Azurza abeslariak zuzenean pare bat kantu eskainiko ditu. 

"Udak Dakarrena" saioa, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus.en.