Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Martxel Rodriguez dantzari lesakarra, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Bestalde, Julian Iantziarekin eseriko dira Ainhoa Larrañaga, Edurne Garmendia, Iñaki Lekuona, Arria V. eta Moira Eceiza.

  • Martxel Rodriguez dantzaria "Biba Zuek!" saioan

    Martxel Rodriguez dantzaria "Biba Zuek!" saioan. Argazkia: EITB Media

Gaur ere, Julian Iantzik gidatzen duen "Udak Dakarrena" saioa Donostiatik egingo dute. Saioko setean hartuko dituzte Ainhoa Larrañaga aktorea, Edurne Garmendia irrati esataria eta Iñaki Lekuona, prestatzaile fisikoa eta nutrizionista. Gainera, Talentu artistikoaren sustapenerako Nafarroako saria jaso berri duen Martxel Rodriguez dantzariarekin ere solastatuko dira.

Bukatzeko, Xabier Orbegozo Arria V. errezildarra eta  Eceiza tolosako gozotegi famatuko Moira Eceiza ere elkarrizketatuko dituzte.   

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.