Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Mikel San José futbolaria eta Xabier Madariaga kazetaria, gaurko "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Gonbidatu gehiago izango ditu Julia Iantzik Bilbotik zuzenean aurkeztuko duen saioan.

  • Mikel San José futbolaria.

    Mikel San José futbolaria. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia

Asteazken honetan, hainbat gonbidatu izango ditu Julian Iantzik "Udak Dakarrena" saioan, Bilbotik zuzenean. Hasteko, Afrika Bibang abeslariaren ibilbidea errepasatuko dute eta zuzeneko emanaldia eskainiko du.

Bestalde, Korrontziko Agus Barandiaranek taldearen nondik norakoak azalduko ditu, eta Xabier Madariaga aurkezle eta kazetariak bere azken proiektuen berri emango du. 

Gainera, Aitor Bravo Bilboko azken marmitako lehiaketako irabazleak bere errezetaren sekretuak kontatuko ditu. Horrez gain, Ane Pikaza aktoreaki irailaren 3an estreinatuko den Nora filmaren inguruan hitz egingo du. 

Amaitzeko, Mikel San José futbolariaren ibilbidea errepasatuko dute eta azken erronken berri ere hitz egingo dute berarekin. 

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.