Udak Dakarrena
21:30ean
Leire Palacios aurkezlea, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EITB Media
Gainera, Julian Iantziarekin eseriko dira Tessa Andonegi, Amaia Oreja eta Kristina Solano, Fran Urias eta Ioritz Imaz.
-
Leire Palacios "Munduko Plazan" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan, Leire Palacios aurkezlea hartuko dute gonbidatu nagusi. Irailaren 9an estreinatuko du "Munduko Plazan" saio berria, eta programan ikusi dugunaren inguruan hitz egingo du. Tessa Andonegi aktorea ere elkarrizketatuko du Julian Iantzik aurkezleak. Tessak ere azken proiektuen berri emango du; tartean da, ETB1ek udan grabatu duen "Irabazi Arte" telesaila.
Musikak presentzia handia izango du asteazkeneko saioan. Amak musika taldeko Amaia Oreja eta Kristina Solano programan izango dira taldeari buruz berba egiteko. Gainera, Fran Urias abeslariak Zelanda bere proiektu berriaren nondik norakoak kontatuko ditu, eta zuzenean kantuan arituko da. Bukatzeko, Ioritz Imaz San Martin merkatuko merkatariak Euskal Herriko gazta ezberdinak ekarriko ditu saiora.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.