Publizitatea
Itxi

2021/09/14

00:20

Udak Dakarrena

21:30ean

Idoia Asurmendi abeslaria eta Kepa Errasti aktorea, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak eta Klaudio Landa EITBko aurkezlea ere egongo dira programan. Donostiatik arituko dira, zuzenean.

  • Kepa Errasti, EITBren artxiboko irudian

    Kepa Errasti, EITBren artxiboko irudian. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, Donostiatik egingo du Julian Iantzik "Udak Dakarren" saioa, zuzenean; ohi bezala, hainbat gonbidatu izango ditu udako set berezian.

Hala, Idoia Azurmendi abeslaria izango dute bertan, bere azken lanen inguruan hitz egiten. Gainera, zuzenean entzuteko aukera ere izango da.

Kepa Errasti aktorea ere hartuko dute saioan eta, bere azken proiektuen inguruan hitz egiteaz gain, ibilbide profesionala errepasatuko dute.

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek irribarrez beteko dute set-a; eta Klaudio Landa aurkezleak, berriz, igandean ETB1en estreinatuko den "Baserria" programaren 2. denboraldiaren berrikuntzak eta zenbait sekretu kontatuko ditu.

Gozoa ere ez da faltako asteartean, Sweet Lulu gozotegiko Ana Araujok pastelak eramango  baitizkie.

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera dugu ikusgai, zuzenean, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;