Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:15ean

'Ur Handitan' saioaren estreinaldia, asteartean, ETB1en

A.H. | EITB

Xabier Madariagak aurkeztuta, gizartean interesa eta kezka sortzen duten gaiak aztertuko ditu erreportaje saioak. Lehenengo atalean, minbiziaz arituko dira.

Asteartean, urtarrilak 10, ETB1ek 'Ur Handitan' saioko erreportaje sorta berria estreinatuko du. Xabier Madariagak aurkeztuko du astero erreportaje saioa.

Gizartean interesa eta kezka pizten duten gaiak mahai gainean jarri eta zuzeneko lekuko eta adituen iritziak jasoko ditu saioak. Astero, gai bat sakon aztertuko dute, eta horretarako, gai bakoitzean erreferentziako pertsonak eta protagonistak gertutik ezagutuko dituzte, euren herri, lantoki edota etxeetara joanda.

'Ur Handitan' asteartean itzuliko da, minbizia lantzeko, ETB1era eta eitb.eus-era, 22:15etik aurrera.