Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:25ean

Euskararen osasuna aztergai, 'Ur Handitan' saioan, gaur gauean

Torrealdai, Sarasola, Borda edota Elortza euskaren egungo egoeraz mintzatuko dira.

0:19

'Ur Handitan' saioa euskaraz eta bere gaur egungo osasunaz arituko da gaur. Gure hizkuntzak zein egoera bizi duen aztertuko du Xabier Madariagak; hobera egin duen, okerrera, ala hainbatek dioten moduan geldialdi fasean ote dagoen. Euskaraz sortzeko zailtasunaz ere mintzatuko dira.

Horretarako, Xabier Madariagak Joan Mari Torrealdai bisitatuko du. Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendari izan da ia 40 urtez, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran buru-belarri aritu zen lanean eta euskaltzaina ere bada. Zentsura lehen pertsonan bizi izan duela dio, idatzitako hainbat artikulu debekatu dizkiotelako edota zuzendari izanik aldizkariko beste batzuk debekatu zizkiotelako. Gainera, Egunkaria-ren itxiera ere modu gogorrean pairatu zuen, atxilotu egin baitzuten. Euskalgintzak eginiko ibilbidearen kritika, autokritika, ere egiten du elkarrizketan eta egungo egoerarekin ez da konformista. Harekin batera, Lorea Agirre egungo Jakineko zuzendariaren hitzak ere jaso ditu Madariagak.

Bestalde, Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainarekin izango dira. Hizkuntza filologoen eskuetatik askatu behar dela dio berak.

Euskarak bizi duen egoeraren irudi osatuena lortu nahian, Itxaro Borda idazlearekin eta Eneko Gorri Miarritzeko Udaleko euskara teknikariarekin Ipar Euskal Herriko egoera aztertuko dute. Gorrik lurralde honetan euskarak duen egoeraren azterketa gazi-gozoa egiten du, baina azken 25 urteetan kostaldean egoera hobetu egin dela uste du. Bordak, aldiz, garrantzia berezia ematen dio euskara ideologietatik urruntzeari "utz dezagun euskara aske", dio berak.

Euskararekin jolas egiten dute Elena Caballero La Basu raperak eta Igor Elortza bertsolariak. 'Ur handitan' saioak  leku berezi batean elkartuko ditu. Duela asteburu gutxi, Durangon rap saio bat egin zuten eremuan, hain zuzen. Hizkuntza zen egun hartan gazteen jolas-tresna, baina ez euskara. Zergatik egin dute euskararen aldeko hautua?

Gazteak lekukoari heltzeko prest al daude? Euren iritzia bildu nahian, Hiru Damatxo-ak elkarrizketatu ditugu, 'euskararen aldeko militantzia' amaitu dela diote eurak. Hala ere, eurak euskaraz bizitzeaz gainera, euskaraz lan egitearen aldeko hautua egin dute.

'Ur Handitan', gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

eus-en.