Aktualitateari lotutako erreportaje saioa, Xabier Madariagarekin eskutik | Ur Handitan EITB MEDIA

Ur Handitan

01:12

Ur Handitan

22:30ean

Miguel Gallastegi pilotariaren inguruko 'Ur Handitan', gaur gauean

A.E.|EiTB

Ehun urte bete berri dituen pilotari handiak bere bizipenak kontatuko ditu.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ehun urte, mende bat. Gutxi dira adin horretara iristen diren pertsonak, baina are gutxiago segundo bakoitzari zukua ateratzen diotenak. 1918ko otsailaren 25ean Eibarren jaio zen pertsona berezi horietako bat: Miguel Gallastegi Ariznabarreta. Pilotari handia, hiru aldiz banakako txapelduna, Eibarko Kolosoa edo Herkules ezizenez ezaguna, askorentzat mito bat... 100 urtek zer konta ugari ematen dute, eta mende batean barrena pilatutako bizipenak kontatu ditu Gallastegik 'Ur Handitan' saioan, gaur gauean.

Baina Mendea eta segundoa ez da 100 urteko pilotari bati egindako atzera-begirako saio bat bakarrik. Gallastegik unea eta momentua bizitzea ditu gustuko. 100 urterekin hainbat afizio mantentzen ditu, eta etorkizuneko planen bat ere bai. Horien guztien lekuko dira bere familiako kideak. Maria Gallastegi alabak eta Itziar Gallastegi bilobak harreman estua dute Miguelekin, eta etxe giroan Gallastegi aita edo aitona nolako den azaldu diote Xabier Madariagari.

Etxetik kanpo frontoian pasatu du Miguelek denbora gehien, eta pilotalekuetako pareta artean lagun ugari egin ditu. Bera bezala, txapeldun izandako askok estimu handia diote, eta horrela azaldu dute Mendea eta segundoa saioan. Joxan Tolosa, Juan Martinez de Irujo eta Oinatz Bengoetxea dira horren adibide. Miguel erreferentzia bat izan da pilotarientzat, eta berak utzitako arrastoa belaunaldiz-belaunaldi pasatu da.

Miguel Gallastegi irribarretsu eta umoretsu ikustea ohikoa da, are gehiago bere jaiolekua, Eibar, bisitatzen duenean. 'Ur Handitan' saioko kideekin batera egin zion bisita azkeneko aldiz bere herriari. Eta, nola ez, Astelena bere pilotaleku kuttunari. 1936ko ekainaren 25ean egin zuen bertan debuta. 82 urte geroago ez du erretiratzeko asmorik.

Miguel Gallastegiri buruzko saioa, beraz, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena